XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Arburukoa etorri bezain laster, Gartziarenak: - Asteko gaztak ostu zizkidatek - esan zion.

Besteak: - Nik ez - gaineratu zuen. - Norbait baduk.

- Zin egiten dut! Nik ez dudala ezer ostu! - Nik ez diat esaten nork, ostu egin dizkidatela baizik.

- Horra gurutzea nik ez ditudala eraman.

- Nire aurrean ez egin zinik, ez egin gurutzerik.

- Hementxe diat Eskritura Saindua eta honek esango zidak egia.

- Galde iezaiok, nahi baduk.

Orduan, liburua zabaldu eta oihuka esan zuen: - Eskritura Saindua, esadak egia.

- Nork eraman ditu Gartziareneko gaztak? - Arburuko artzainak - erantzun zuen ohe azpitik hirugarrenak.

Arburukoak: - Ez dezala lurrak ere jakin, guztiak ekarriko dizkiat - esan zuen.

Eta Gartziarenekoak: - Ekartzekotan, berehala ekarri.

Orduan ohe azpitik irten zen beste artzaina.